XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguerdian pentsatu baitut haiei idaztea, nire inpresio eta oharrak hona hurrena datozenentzat baliagarri izan daitezkeelakoan...

... ontzat hartu nahi badizkidate.

Eta Teoren aurpegiak lotsarazten ez banau, zeren Teoren aurrean idatzi beharko diat gutuna...

... edo komunean.

Fakultatean bezala.

Gogoratzen haiz gure tratu xelebre harekin?

Nik idazten nizkian hireak nesken komunean, eta hik trukean, zera... pilulak ekartzen hizkidan...

... nik artean Asterix-eta irakurtzen nian, eta hik, berriz...

... ederki konpontzen gintuan, hala ere...

... idatzi egingo diat, Gus, esateko... Esateko.

Hitz egiteko.

Lehen bezala, fakultatean bezala, eskua bihotzean.

Arrosen arrosa ez dadin ihar.

Zer esango diat heuk ez dakianik?...

... bihar bertan idatziko diat.

Eta gero Teori esango zioat.

Eta izan behar duena izan dadila.

Teo hondoratzen bada, hondora dadila.

Zuek zarete lagunak, ezta?

Zuek zarete lagunak, eta ni... ni kasualitatez enteratu nauk ...

... kasualitatez? Zergatik kontatu behar zidan niri Sarak hirea?

Hain... hain... hain... al daukak hire burua, hirearen berri izanez gero nire zerari eusteko kapaz izango ez nintzela pentsatzeko?